Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6403

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 12koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Nerea Lertxundi Iribar andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, Portaera Zientzien Metodologia jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Nerea Lertxundi Iribar andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ****9474N. Kodea: AGC8L1 – D00109-22. Jakintza arloa: Portaera Zientzien Metodologia. Saila: Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Datuen Analisia eta Diseinuak: Metodo ez-esperimentala».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2018ko abenduaren 12a.

Errektorea.
E (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala