Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6388

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko buruz bideratutako 33/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 33/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alokabide SA.

Abokatua: Unai Ruiz Lacasa.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martin.

Demandatua: Miren Josune Iborra Cortajarena.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 223/2018 epaia eman da 2018-11-06an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Cristina Gómez Martín Epaitegietako prokuradoreak SAren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Miren Josune Iborra Kortajarenaren aurkakoa. Horrenbestez,

Adierazten dut deseginda dagoela bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita zazpitik alderdi biak lotzen dituen errentamendu-kontratua, helbide honetan dagoen etxebizitzari buruzkoa: Flemming doktorea 3, 2. eskuma, Santurtzi.

Alderdi demandatua kondenatzen dute auzi-jartzaileari hauek ordaintzera: sei mila zortziehun eta bi euro eta hirurogei zentimo (6.802,60), aurtengo urtarrilaren hamarretik gaur arteko legezko interesa eta legezko interesak, bi puntu gehituta, gaurtik guztiz ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (3532 0000 04 0033 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu-epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko azaroaren seian.

Miren Josune Iborra Cortajarena demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko azaroaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala