Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6361

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1053/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 1053/18 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Aldro Energia y Soluciones SL.

Alderdi demandatua: Ghouali Nabil.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

511/2018 epaia, 1053/2018 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Hauek dira alderdiak: Aldro Energia y Soluciones SL demandatzailea eta Ghouali Nabil demandatua. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Ghouali Nabil demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala