Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
6355

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita EAEko Ontzien Elkartea enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiaren izendapenari buruzko erabakiaren ziurtapena gordailutzeko.

Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea, EAEko Ontzien Elkartea enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiaren izendapenari buruzko erabakia gordailutzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko apirilaren 20an, zenbait agiri aurkeztu dira, eta, haien bidez, eskatzen da EAEko Ontzien Elkartea enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiaren izendapenari buruzko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Apirilaren 26an egindako eskaeraren inguruko errekerimendua egin zen, eta behar bezala bete zen 2018ko azaroaren 28an sartutako dokumentazioarekin.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioan honako agiri hauek daude: gordailutzeko eskabidea; erabakiak publiko egiten dituen eskritura, 2018ko martxoaren 21ean Elías Moral Velasco notarioaren aurrean emana; Ezohiko Batzar Nagusiaren aktaren ziurtagiriaren kopia eta zuzendaritzako kideen identifikazioa.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (11. artikulua) jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, ikusten da Zuzenbidearekin bat datorrela, eta, ondorioz, gordailutzeko onartzen da EAEko Ontzien Elkartea enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiaren izendapenari buruzko erabakia.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea EAEko Ontzien Elkartea enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiaren izendapenari buruzko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatuta dagoen moduan; halaber, jakinarazi behar zaie aurkaratu ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala