Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6347

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, akatsa zuzentzeko dokumentu honetan: Ebazpena, 2018ko azaroaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez agintzen baita oinarri espezifiko batzuk argitaratzeko, talde honetan lan kontratudun langile finkoak hautatzeko prozedura arautuko baitute: UPV/EHUko I. sailkapen taldea, goi mailako teknikariak.

2018ko azaroaren 2ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 22ko EHAA, 225. zk.) argitara eman ziren Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko I. sailkapen taldean (goi mailako teknikariak) lan kontratudun langile finkoak hautatzeko prozedura, 2016 eta 2017 urteetako lan eskaintza publikoekin lotutakoa, arautzeko oinarri espezifikoak.

Akats bat ikusi denez aipatutako erabakiaren 4.1 oinarriko azken paragrafoan eta akats hori orokorra denez eta deitutako gainerako taldeetako oinarri espezifikoetan ere badagoenez, aintzat hartuta urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 109.2 artikuluan ezarritakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ofizioz zuzentzea 2018ko azaroaren 2ko Ebazpenean –Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen Ebazpena, zeinaren bidez agintzen baita oinarri espezifiko batzuk argitaratzeko, talde honetan lan kontratudun langile finkoak hautatzeko prozedura arautuko baitute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko I. sailkapen taldea, goi mailako teknikariak (azaroaren 22ko EHAA, 225. zk.)–, 4.1 oinarriko azken paragrafoan dagoen akatsa. Horrela, bada, honako hau dioen lekuan:

«Eskainitako zerbitzuak behin baino ez dira baloratuko, hau da: nahiz eta hautaketa prozesu batean baino gehiagoan parte hartu, bakar baterako baino ezin izango dira erabili. Horrela, bada, hautagaiak zehaztu egin beharko du (merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epearen barruan) zein hautaketa prozesutarako aurkezten dituen merezimenduak.»

beste hau esan behar du:

«Eskainitako zerbitzuak behin baino ez dira baloratuko, hau da: nahiz eta hautaketa prozesu batean baino gehiagoan parte hartu, bakar baterako baino ezin izango dira erabili. Horrela, bada, hautagaiak zehaztu egin beharko du (merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epearen barruan) zein hautaketa prozesutarako aurkezten dituen merezimenduak, bat etorrita 7.5 oinarri orokorretan ezarritakoarekin.»

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari hilabeteko epean, erabakia jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, bat etorrita urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 123 eta 124. artikuluetan hirugarren xedapen iragankorrarekin lotuta ezarritakoarekin; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean dagokion EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita, bat etorrita uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarenak, 46. artikuluan ezarritakoarekin.

Leioa, 2018ko abenduaren 12a.

UPV/EHUko errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.


Azterketa dokumentala