Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2018ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6341

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 11koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Xabier Lamikiz Gorostiaga jaunak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Administrazio Zuzenbidea» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Xabier Lamikiz Gorostiaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ****1918E. Kodea: AGC8L1 – D00012-3. Jakintza arloa: Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak. Saila: Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Historia Ekonomikoa», «Historialarientzako metodo kuantitatiboak» eta «Euskal Herriaren historia ekonomikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2018ko abenduaren 11.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala