Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO EPAITEGIA
6331

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 61/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Donostiako Epaitegia – Zigor-arloko ZULUP.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa. 61/2018-E.

Demandatzailea: Houriya Fardi.

Abokatua: Iñaki Valero Lopez.

Prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.

Demandatua: Brahin Bouchefra.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko behin betiko neurriak aldatzea. 61/2018-E.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-12-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Behin betiko familia-neurriak aldatzeko demandarekin lotuta –Houriya Fardik jarritakoa, Brahim Bouchefraren aurka–, erabaki hauek hartzen dira:

A) Osorik aldatzen da hiri honetako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegiak 2017ko urriaren 5ean eman duen epaiaren epaitzaren 3. puntua (adostasunik gabeko dibortzioaren 165/17 autoak), eta, horren ordez, arauketa hau ezartzen da:

3.– Guraso-ahalaz baliatzea. Bi seme-alaba adingabeen gaineko guraso-ahalaz ama baliatuko da modu esklusiboan, eta, beraz, amak berak bakarrik hartuko ditu, aitak baimendu beharrik gabe, seme-alabei eragiten dieten erabaki guztiak –Mouhamad Kahtim eta Hamza Bouchefra, 2011ko abenduaren 29an eta 2015eko martxoaren 23an jaioak, hurrenez hurren–, bizitzaren hainbat esparrutan: administrazio-arloa (adibidez: pasaporteak eskuratzea, nazionalitatea lortzea, bizilekuak, erroldak, lurralde nazionaletik ateratzea), erlijioa, gizarte-arloa, prestakuntza (adibidez: ikastetxea hautatu edo aldatzea, eskolaz kanpoko jarduerak, bidaiak, txangoak), hezkuntza, osasuna (adibidez: tratamendua jasotzea, ebakuntzetarako baimena); edota beste edozein esparrutan.

B) Kendu egiten da hiri honetako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegiak 2017ko urriaren 5ean eman duen epaiaren epaitzaren 7. puntua (adostasunik gabeko dibortzioaren 165/17 autoak); ondorioz, amak, bi seme-alaben gaineko guraso-ahalaz baliatzeko titular esklusiboa den aldetik, berak bakarrik erabaki ahal izango ditu adingabeek lurralde nazionaletik kanpo egin behar dituzten edo egin behar ez dituzten irteerak.

C) Mantendu egiten dira hiri honetako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegiak 2017ko urriaren 5ean eman duen epaiaren epaitzaren gainerako erabakiak (adostasunik gabeko dibortzioaren 165/17 autoak).

Ez da erabakirik hartzen prozesu-kostuen gainean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Igor bekio ofizioa Estatu Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiari, epaitza honen B puntuan erabakitakoaren berri izan dezan.

Brahin Bouchefra demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala