Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6252

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 792/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 792/2018 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Limite 24 SL.

Alderdi demandatua: Ivan Aureliana Petruta.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

273/2018 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemezortziko abenduaren laua.

Alderdi demandatzailea: Limite 24 SL.

Alderdi demandatua: Ivan Aureliana Petruta.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 792/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura Marta Calvo Entiok eskatu du, Limite 24 SL ordezkatuz, auzi-ihesean den Iván Aureliana Petrutaren aurka.

EPAITZA

Ezesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Iván Aureliana Petrutaren aurkakoa Limite 24 SL ordezkatuz Marta Calvo Entiok jaunak jarria, eta, ondorioz,

Demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. apartatutan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala