Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6246

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 111/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko ZULUP.

Judizioa: adostasunik gabeko 111/2018 dibortzioa.

Demandatzailea: Juan Luis Carnero Bringas.

Abokatua: Iñese del Castaño Granja.

Prokuradorea: Maria Pilaraguirregomozcorta Echezarreta.

Demandatua: Ana Isabel Velasco Moreno.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan 94/2018 Epaia eman zen 2018-11-21ean. Honako hau da ebazpen horren

EPAITZA

Baiesten dut Juan Luis Carnero Bringasen ordezkariak Ana Isabel Velasco Morenoren aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez, Karrantzan (Bizkaian, 2001eko apirilaren 27an, Juan Luis Carnero Bringasen eta Ana Isabel Velasco Morenoren artean egindako ezkontzaren dibortzioa erabakitzen dut.

Bidal bedi agindua Erregistro Zibilera, epaia inskriba dezan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: -. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. x.g.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 art.).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut, Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko azaroaren hogeita batean.

Ana Isabel Velasco Moreno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez argitaratuz jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka Apelazioko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Balmaseda (Bizkaia), 2018ko azaroaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala