Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6245

EDIKTUA, irabazpidezko ondasunen sozietatea likidatzeari buruzko 2437/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: 2437/2018 PZL autoen apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Maria Jose Ibarbia Saralegui.

Abokatua: Victor Manuel Nieto Ramos.

Prokuradorea: Uxue Gerriko Apalategi.

Gaia: Irabazpidezko ondasunen sozietatea likidatzea – Inbentarioa egitea.

Autoa eman da, 2018-11-09an, aipatutako errekurtsoan, eta honela dio xedapen-zatiak:

«Ezetsi egiten da Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2018ko urtarrilaren 8an emandako epaiaren aurkako apelazio-errekurtsoa; horrenbestez, aipatutako ebazpen hura zehaztasun guztiekin berresten da, eta instantzia honetan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Ebazpen hau irmoa da, eta haren aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik.

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.»

Manuel Antonio Iñurrita Bengoechea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko azaroaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala