Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2018ko abenduaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
6242

EBAZPENA, 2018ko irailaren 7koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zeinek jasoko dituzten Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzak. Ebazpen horren bidez, prebentzio-arloko ordezkariek oinarrizko prestakuntza jasotzeko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egin zen 2017ko ekitaldirako.

Diru-laguntza publikoak ematerakoan jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, dira laguntzak emateko ebazpenak argitara eman behar dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hala xedatuta baitago Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Hori dela eta,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea zeinek jasoko dituzten Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenean ezarritako diru-laguntzak 2017. urtean. Ebazpen horren bidez, prebentzio-arloko ordezkariek oinarrizko prestakuntza jasotzeko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egin zen 2017ko ekitaldirako. (2017ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.). Interesdunei ebazpen honen berri eman zitzaien zegokion egunean. Ebazpen honi erantsita dago onuradunen zerrenda.

Barakaldo, 2018ko irailaren 7a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala