Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
6232

IRAGARKIA, 2018ko abenduaren 11koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-haustearen aktan adierazitako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozedura hasi dela edo zein den Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoaren berri izateko Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Alaba Jeneralaren kalea 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,

SONIA HOLGADO ARÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala