Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6229

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 117/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitatea Prozesala.

Epaiaren jakinarazpena: 117/2017 adostasunik gabeko dibortzioa.

Getxon (Bizkaia), 2018ko abenduaren 4an, nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko 3 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 117/17 prozedura izapidetzen ari dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018ko azaroaren 23an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Abdelmalik Charef-i legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; halaber, demandatu auzi-iheslariari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela.

Getxo (Bizkaia), 2018ko abenduaren 4a.

Justizia Administrazioaren letradua,

NORA ALBIZUA DE CASTRO.


Azterketa dokumentala