Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

KONTUEN EPAITEGIA
6224

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko sektore publiko autonomikoaren alorrean (Eusko Trenbideak SA sozietate publikoaren fiskalizazio-txostena, 2016ko ekitaldia) alkantzeagatik bideratu den A137/18 itzulketa-prozedurari buruzkoa.

Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko kontseilari andreak 2 emandako probidentziaz erabakitakoa betetzeko, ediktu honen bidez aditzera ematen da auzitegi honetan honako epaiketa hau izapidetzen ari dela: borondatezko jubilazioagatiko kalte-ordain bat ordaintzearen ondoriozko irregulartasun batzuk direla-eta funts publikoetan sortutako zorpekoak –hamahiru mila hirurehun eta hogeita hamabi euro eta laurogeita hamahiru zentimokoak (13.332,93)– eragindakoa. Probidentzia hori hauxe da zehazki: 2018ko abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko sektore publiko autonomikoaren alorrean (Eusko Trenbideak SA sozietate publikoa) alkantzegatiko bideratu den A137/18 itzulketa-prozeduran emandakoa. Eta guzti hori aditzera ematen da, hain justu ere, kontabilitateko erantzukizun-uziaren alde edo kontra egiteko legez gaituak direnak autoetan pertsona ahal daitezen, bederatzi eguneko epearen barruan.

Madril, 2018ko abenduaren 4a.

Letradu idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala