Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
6223

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 11koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita lankidetza-entitateei laguntzak ematea, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak susta ditzaten, 2018. urterako.

Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuan daude araututa lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2018ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez, deialdia egiten da lankidetza-erakundeei laguntzak emateko, 2018. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak susta ditzaten.

Deialdiko ebazpen horren 5. artikuluarekin bat horretarako izendatutako balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak azterketa teknikoa egin eta laguntza-eskabideak baloratu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2018ko irailaren 3ko Ebazpenaren deialdiko laguntzak ematea ebazpen honetako eranskinean zerrendatutako erakundeei, eranskinean bertan aipatutako baldintza eta zenbatekoetan.

Bigarrena.– Kanpoan uztea II. eranskinean zerrendatutako erakundeen eskabideak, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala