Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6220

AGINDUA, 2018ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabaki baita Legazpiko udalerriko San Inazio, San Martín, Arantzazu eta San Jose auzoetako area degradatuaren mugaketa zabaltzea, eraikinez gain horiek kokatzen diren hirigunea ere gehituta.

AURREKARIAK

1.– 2018ko urtarrilaren 4an, Legazpiko Udalak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari igorri zion San Inazio, San Martín, Arantzazu eta San Jose auzoetako hiriguneko Area Degradatuaren Zabalkuntza izeneko eremua Area Degradatu deklaratzeko eskaera. Eskaera horrekin batera, eremuaren mugaketa planoa, Plan Berezia eta azterketa soziourbanistikoa aurkeztu ziren.

2.– Eremu horren jardun-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agirietan, udalak aurkeztutako mugaketa planoan, udalerriko Plan Orokorrean eta organo honi atxikitako teknikariek egindako inguruaren begizko ikuskapenean. Mugaketa agindu honi atxikitzen zaion planoan zehazten da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan eta Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan.

2.– Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak horretarako emandako agindu baten bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu eta area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar bada.

3.– Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Legazpiko San Inazio, San Martín, Arantzazu eta San Jose auzoetako eraikinak inguratzen duten hirigunea, 2018ko urriaren 25ean emandako txostenaren arabera. Txostena espedientean dago.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areetarako diru-laguntzak ematea Legazpiko San Inazio, San Martín, Arantzazu eta San Jose auzoetako eraikinak inguratzen duten hirigunean burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei.

Bigarrena.– Agindu honen berri ematea Legazpiko Udalari eta dagokion Lurralde Historikoko Foru Aldundiari.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, agindu hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita, baina argitaratu ahal izango da, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 28a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala