243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6214
IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzako (Amara eraikineko 2. Unitatea) gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak dei egiten du Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzako (Amara eraikineko 2. Unitatea) gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak www.osakidetza.euskadi.net web-orrian daude.
Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, bertan adierazten den epean.
Donostia, 2018ko azaroaren 5a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
Eskuordetzaz (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.