Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6208

AGINDUA, 2018ko abenduaren 13koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita sail horretako lanpostu bat – Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 32. dotazioa– izendapen aske bidez betetzeko.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean, Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez (520010. kodea, 32. dotazioa), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, Sail honek erabaki du eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek hartu ahal izango dute parte, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan daudenek izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskaerak.

1.– Hautagaiek Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean langileen gaietan eskumena duen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskaerak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

2.– Hautagaiek, eskabidearekin batera, «curriculum vitae» aurkeztu beharko dute eta bertan honako datu hauek eman:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 13a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

ERANSKINA

Lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 32).

Kokapena: Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza.

Saila: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data.

Betebeharrak:

C1 edo D1 kidegokoa izatea.

Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia izatea, edo, administrari laguntzaile kidegoan, urte biko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala