Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6206

2101/2018 EBAZPENA, azaroaren 29koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Alejandro Joral Badas jauna lau urterako izendatu baita, luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Alergologiako Atal Sanitarioko buru.

Martxoaren 20ko 466/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Alergologiako Atal Sanitarioko buru postu bat lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Alejandro Joral Badas jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Alergologiako Atal Sanitarioko buru.

Bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alejandro Joral Badas jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Alergologiako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapenak lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2018ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena egitea erabakitzen ez bada behintzat, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen honen iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2018ko azaroaren 29a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala