Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2018ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6203

897/2018 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Anunciación Arana Osinaga andrea aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Farmaziako Osasun Zerbitzuko buru. Izendapena lau urterako da, luzagarria.

Maiatzaren 15eko 523/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Farmaziako Osasun Zerbitzuko buru lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.

Aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, Epaimahai kalifikatzaileak egin du behar den izendapen-proposamena, eta, kontuan hartuta Anunciacion Arana Osinaga andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak, erabaki du hura izendatzea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Farmaziako Osasun Zerbitzuko buru.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Anunciacion Arana Osinaga andrea aldi baterako izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Farmaziako Osasun Zerbitzuko buru.

Bigarrena.– Izendapena lau urterako izango da, eta luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin. 2018ko azaroaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Epea bukatutakoan izendatuak lanpostua utziko du, baldin eta luzapena onartu ez bada, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusi diren lekualdatze-arrazoiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraziko zaie.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2018ko azaroaren 16a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko zuzendari gerentea.
E (183/2012 Ebazpena, martxoaren 5ekoa).

Zuzendari medikua,

JOSÉ IGNACIO LANDALUCE LAUZURICA.


Azterketa dokumentala