Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
6194

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 536/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako karrerako funtzionario batzuek 536/2018 prozedura laburtua jarri zuten Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2018ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izendatu baitziren Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako praktiketako agente lehen.

Espediente-zenbakia: PCA 413/2018-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera bederatzi eguneko epean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko abenduaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala