Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6193

IRAGARKIA, administrazioarekiko 546/2018 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Kirol Justiziako Euskal Batzordearen 2018ko ekainaren 6ko Erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 546/2018 prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian. Kirol Justiziako Euskal Batzordearen erabaki horrek ezezten ditu Arabako Ehiza Federazioak eta Club Mayor de Abetxukok jarritako berraztertze-errekurtsoak, 2018ko martxoaren 2ko Ebazpenaren kontra jarritakoak. Ebazpen horrek 49/2017, 52/2017 eta 54/2017 espedienteak ebazten ditu.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betetzeko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala