Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2018ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6190

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita iraungitzat jotzen dela Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak emandako zehapen-prozedura. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen Zigortzeko Ahalmena arautzen duen otsailaren 20ko 2/1998 Legearen prozeduran.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak hilabeteko epea du Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan dagoen espedientea aztertzeko (Donostia kalea, 1 – Lakua 1, 8. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta gorako errekurtsoa aurkezteko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 11.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala