Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
6153

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena. Ebazpen horrek iragartzen du Giza Baliabideen zuzendariak emandako Ebazpena jarriko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Aipatutako ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-betiko zerrendak onartzen dira.

Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-betiko zerrendak onartzen baitira, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea iragarki honen egunean Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpena –Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-betiko zerrendak onartzen dituena– argitaratuko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan.

Bigarrena.– Ohartaraztea ebazpen honek ez diola amaierara ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko dutela Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 10a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala