Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6143

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 28koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira 2018-2019 ikasturtean ikertzaile-doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa Ikerketa Berezirako laguntza berriak; laguntza horiek Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez arautu eta iragarri ziren.

Agindu horren 30. artikuluaren arabera, laguntza berriak ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bakarraren bidez gauzatuko da, hautapen-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku batzordeen ebaluazioa, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile-doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako diru-laguntzak (Ikerketa Berezia), eta dagozkien ezarpen zentroa zein kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru-kopurua ezartzea 2018-2019 ikasturterako.

Kontratu horiek 12 hilabetetarako izango dira.

Bigarrena.– 2018ko maiatzaren 29ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesadunek Hezkuntzako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 28a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala