Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6142

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 13koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen lehen eta bigarren berritzeak. Agindu horren bitartez, 2018-2019 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak eman eta berritzeko prozesua arautu eta laguntza horietarako deialdia egiten da.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako diru-laguntzaren lehenengo berritzea, eta dagokien ezarpen-zentroa zein kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru-kopurua ezartzea.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako diru-laguntzaren bigarren berritzea eta dagokien ezarpen-zentroa zein kontratuak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru-kopurua ezartzea.

Hirugarrena.– Berritze horien diru-laguntzak ordaintzea xedapen honen I. eta II eranskinetan aurreikusten diren ezarpen-zentroei, 2018ko maiatzaren 29ko Aginduak 6.6 artikuluan ezartzen duen moduan.

Laugarrena.– 2018ko maiatzaren 29ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek Hezkuntzako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala