Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6137

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 29koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Urtza Garay Ruiz andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Urtza Garay Ruiz andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ****4350E. Kodea: AGC8L1 – D00051-10. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Lehen Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2018ko azaroaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala