Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2018ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
6136

AGINDUA, 2018ko abenduaren 10ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan diren lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa ebatziz.

Ikusi da jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak bideratu duen espedientea. Lanpostu huts horiek 2018ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketan sartu ziren (2018ko azaroaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza-erregistroetako lanpostua betetzeko:

Alba Erostarbe Fernández andrea, Balmasedako jabetza-erregistrorako.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 10a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala