Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6127

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 493/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (493/2018).

Demandatzailea: Lucila de las Mercedes Mendez Morales.

Abokatua: Usue Morgado Izquierdo.

Prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa.

Demandatua: Erbin Alejandro Calderon Montecinos.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-05ean. Hona hemen epaia:

494/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hemezortziko azaroaren bosta.

Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alaben eta gurasoen arteko neurrietarako 493/2018 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Lucila de las Mercedes Mendez Morales demandatzailea, Seoane Osa prokuradorearekin; eta bestetik, Erbin Alejandro Calderon Montecino demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Erbin Alejandro Calderon Montecinos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala