Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6126

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 485/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 485/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Lara Urizar Diaz.

Abokatua: Patricia Garrido Courel.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Ismaail Zizite.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean 226/18 epaia eman zen, 2018-10-18an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Lara Urizar Diazek Ismaail Ziziteren aurka jarritako demanda; horrenbestez, kondenatzen dut demandatua hauek ordaintzera: 391,47 euro gehi ebazpen honen hirugarren oinarrian zehaztutako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri haren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ismaail Zizite demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala