240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 2 orri.)
- EPUB (232 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6123
EBAZPENA, 2018ko abenduaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako erabakiaren berri ematen duena.
2018ko maiatzaren 29an argitaratu zen EHAAn 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Aipaturiko aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Horiek horrela izanda,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 4a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.