Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2018ko abenduaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6120

AGINDUA, 2018ko azaroaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuetarako diru-laguntzen deialdia egiten duena.

Musika-irakaskuntza arte-irakaskuntzaren erreferente nagusia izan da Euskal Autonomia Erkidegoan. Izan ere, aspaldi ezarri dira, gure herriarentzat jarduera hori oso erakargarria izan baita.

Musika-irakaskuntzak gizartean duen inportantzia aintzat hartuta, hezkuntza administrazioak ere arreta berezia eskaini dio musika-irakaskuntzari, eta baliabideak jarri ditu hura antolatzeko, planifikatzeko eta finantzatzeko, herritarrei prestakuntza emateko erantzukizuna eta eskumena baitu.

Bestalde, ekimen pribatuak ere bete izan du ikasketa horiek gizarteratzeko eta zabaltzeko funtzioa, egoera eta eremu geografiko jakin batzuetan.

Ildo horretatik, aurrekontuetan irakaskuntza horiek jaso, eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten ezarpenarekin bat datorren normalizazio-prozesua azaldu nahi da, bai irakaskuntzak espazioan banatzeko orduan, baita irakaskuntza horietan ematen diren eta eman behar diren espezialitateak eta mailak orekatzeko orduan ere.

Alde horretatik, musika-eskola hauen helburu nagusia da tradizioan oinarritutako dantzaren eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea eta gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak ikasketa profesionaletarako prestatzea. Baimena duten ikastegien ekarpena da arlo horretako irakaskuntza arautua eskaintzea.

Horrela, bada, musika-eskoletarako prestatu da agindu hau, diru-laguntzak eska ditzaten. Helburua da ikastegiok mantentzen laguntzea eta, ondorioz, adierazitako helburuak betetzea.

2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan kokatzen dira laguntza hauek, Hezkuntzako sailburuak Aginduaren bidez onartua. Plan horren ardatz estrategiko eta diru-laguntza lerroen artean dago toki-administrazioek ematen dituzten arautu gabeko musika-irakaskuntzen finantzazio-prozesuari jarraipena ematea.

Kultura arloko estatu-laguntzei buruzko EB–Europar Batasunaren araudiaren barruan, 2014ko uztailaren 1etik aurrera honako hau jarri zen indarrean: 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzearen ondorioz (2014-06-26ko AO, L 187). Erregelamendu horren nobedade nagusietariko bat izan da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren (EBFI) 108. artikuluaren 3. apartatuan agertzen diren eta notifikazio beharrik ez daukaten estatu diru-laguntzen kategoriak zabaltzea. Kategorien artean daude ondare eta kulturako diru-laguntzak, eta, zehatzago, ikus-entzunezkoenak.

Beraz, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak 651/2014 (EB) Erregelamendura egokituko dira. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzearen ondorioz.

Horregatik guztiagatik Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean aurreikusitakoa betez (han, udal musika-ikastegiei laguntzeko 2017rako aurrekontu-partidak esleitzen dira), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Diru-laguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako titulartasun pribatuko musika-eskoletarako eta ikastegi baimenduetarako, 2017-2018ko ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Helburu hori betetzeko, gehienez ere, 2.017.131,08 euro emango dira, bi laguntza-sailetan banatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

a) 1.745.544 euro, % 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa duten musika-eskoletarako.

b) 271.587 euro, gainerako ikastegietarako.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak, 2.a) artikuluan adierazitako aurrekontua dutenak, toki-administrazio publikoek % 25etik gora finantzatuta dauden musika-ikastegietako entitate edo pertsona titularrei zuzenduta daude:

Titulartasun pribatuko musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez aratuak. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzeko prozesua eta haien jarduna arautzen dira (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

2.– Agindu honen bidez iragarritako diru-laguntzak, 2.b) artikuluan adierazitako aurrekontua dutenak, toki-administrazio publikoek % 25ean edo hortik gora finantzatzen ez dituzten honako musika-ikastegietako entitate edo pertsona titularrei zuzenduta daude:

a) Titulartasun pribatuko musika-eskolak, arautu gabeko irakaskuntza emateko baimena dutenak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez aratuak. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzeko prozesua eta haien jarduna arautzen dira (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

b) Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako irakaskuntza arautuak emateko baimena duten ikastegiak. Dekretu horren bidez, ezartzen da musika-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dira (2008ko martxoaren 13ko EHAA).

4. artikulua.– Baldintzak eta haien egiaztapena.

1.– Eskatzaileek, diru-laguntzak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte.

a) 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

b) Erakunde eskatzailea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurrez ikusitako egoeren eraginpean ez egotea, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez, dun ez izateko aurreikusten den inguruabar batean ere ez egotea.

c) Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

d) Erakundeek Indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, baita diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Aipatutako betekizunak betetzea beharrezkoa izango da onuradun izateko eta izaera hori diru-laguntzaren likidaziora arte mantentzeko.

e) Ezin izango dira onuradun izan, halaber, Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, ezta krisialdian dauden enpresak ere, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetako definizioaren arabera (2014-07-31ko AO, C 249).

Aipatutako betekizunak betetzea beharrezkoa izango da hala onuradun izateko eta izaera hori diru-laguntzaren likidaziora arte mantentzeko.

2.– Agindu honetan araututako laguntzen eskabidea aurkeztuta, zentroen eskatzaileen titularrek baimena ematen dio organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluan. Nolanahi ere, erakunde eskatzaileak berariaz ukatu dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, legez eskatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, Diru-laguntzei buruzko Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.

3.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6. eta 51.1. bis artikuluak ezarriz, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuna Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua ezarriz ere, erakunde eskatzaileak erantzukizun-adierazpen bat sinatuko du, zeina eskaera-orrian sartuta dagoen. Bertan, formalki adieraziko du betebeharrak betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko betekizunak, betiere indarrean den legedian jasotzen direnak eta diruz lagundutako jarduera indarrean egon bitartean betetzen jarraituko duela eta:

a) Ikastegiak gutxienez % 25eko edo hortik gorako finantzaketa izatea edo ez izatea.

b) Ebazpenean kontuan hartutako inguruabarren edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela.

c) Entitate eskatzaileak ez duela zehapenik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.

d) Ez duela legezko debekurik, diru-laguntzak jasotzea eragozten dionik, sexuaren diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne direla, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena.

e) Erakunde eskatzailea murgilduta ez dagoela Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota dauden eta onuradun izateko eragozten duen bestelako edozein egoeratan.

f) Erakunde eskatzaileak egunean dituela diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. 2.g) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

g) Laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela eta egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan bildutako datuak.

5. artikulua.– Izapidetzea.

1.– Eskabideak aurkezteko bide bakarra https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoa izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz.

2.– Izapidetze elektronikoa betez (honako hauek arautzen dute: 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa; eta 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, Informatika eta Telekomunikazioko zuzendariarena, E- Administraziorako Plataforma Teknologikoa PLATEA ezartzen duen dokumentua onartzeko dena), eskabideak eta horiek izapidetzeko zehaztapenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak betetzeko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2018/musika-pribatuak/y22-izapide/eu

3.– Ikastegi interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte eskabideak eta kontsultak egiteko, laguntza eman edo ukatu aurreko izapideak eta justifikatze-izapideak egiteko, eta horretarako, egoitza elektronikoa hau erabiliko dute:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2018/musika-pribatuak/y22-izapide/eu

4.– Bitarteko elektronikoz egingo dira, halaber, eskabidea aurkeztu ondoko izapideak – dokumentazioko akatsak zuzentzea, espedientearen egoera berrikustea –, honako atari honen bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

6.– Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

6. artikulua.– Eskaerak eta dokumentazioa.

17. artikuluan zehazten diren laguntzak eta hobariak eskuratze aldera, % 25eko finantzazioa edo hortik gorakoa jasotzen duten eskolen titularrek edo ordezkariek I. eranskinari jarraituz aurkeztu beharko dute eskabidea; beste zentroetako titularrek edo ordezkariek, berriz, II. eranskinari jarraitu beharko diote. Horrez gain, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bide elektronikoak bakarrik erabiliz:

1.– Musika-eskolek aurkeztuko dute:

a) «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, 2017-2018ko ikasturteko irakasleen izenak eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakasdenbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora (III. eranskina).

b) «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza / erregimen arrunteko ikasleak» izeneko ziurtagiria, hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, erregimen arrunteko ikasleen zerrenda jasoko da, zehazki 2017-2018ko ikasturtean lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenenak (IV. eranskina).

c) Ziurtagiri bat (V. eranskina) non jasoko den:

– 2017-2018ko ikasturtean errefortzuak jaso dituzten ikasleen zerrenda, beharrezkoa denean («x» batekin adierazi lehentasunezko espezialitateak).

– Hezkuntza arautuan (irakaskuntza profesionalak) 2017-2018ko ikasturtean hasitako ikasleen izen zerrenda.

d) «2017-2018ko ikasturteko ikasleen datuak» izeneko egiaztagiri bat (VI. eranskina), non ikasleen datu guztiak jasoko diren. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira, eta bat egin beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin; ezingo dira inoiz txostenean jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

2.– Irakaskuntza arautua ematen duten ikastegiek dokumentazio hau aurkeztuko dute:

a) «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria, 2017-2018ko ikasturteari dagokiona. Ziurtagiri horretan, irakaskuntza arautuko irakasle guztien zerrenda eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakasdenbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora (VII. eranskina).

b) «Lehentasunezko espezialitateen laguntza egiaztagiria» (VIII. eranskina), beharrezkoa denean. Bertan, 2017-2018ko ikasturtean lehentasunezko espezialitateetan, bai oinarrizkoetan bai irakaskuntza profesionaletan matrikulatutako ikasleen datuak jasoko dira.

c) Honako datu hauek jasoko dituen egiaztagiri bat (IX. eranskina):

– Hezkuntza arautuko 2017-2018ko ikasturteko ikasleen datuak. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira. Datu horiek bat egin beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin eta ezingo dira inoiz txostenean jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

– Goi-mailako musika ikastetxeetan 2017-2018ko ikasturtean hasitako ikasleen izen zerrenda, beharrezkoa denean.

3.– Erakunde eskatzaile guztiek (bai ikasketa arautuak ematen dituzten zentroak bai arautu gabeak ematen dituztenak), halaber, finantzatutako jarduketa gauzatzearen eta diruz lagundutako gastuen eraginkortasunaren justifikazioa aurkeztuko dute. Horretarako, ekainaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen Araudiko 75. artikuluan arautu bezala egin beharko dira kontu-emate erraztuko egiaztagiriak, honako eduki hauek izango dituztenak:

a) 2017-2018ko ikasturtean egindako jardueren kostuari buruzko memoria ekonomiko bat (X. eranskina), tokiko erakunde titularrak sinatu eta zigilatua. Honako datuak jasoko ditu memoriak:

– Zentroaren hasierako aurrekontua, exekutatuko gastu erreala eta izandako desbideratzeak. Informazio hori behar bezala banakatuta egon behar da honako gastu hauetan: irakasleak, irakasle ez diren langileak, funtzionamendua eta ekipamendua.

– 2017-2018ko ikasturtean zehar zentroak izandako diru-sarreren eta gastuetarako jasotako diru laguntzen banakatzea, zenbatekoak eta jatorria zehaztuz. Leku entitatearen 2017-2018ko ikasturterako gastuen ekarpen osoa adieraziko da, dagokion zenbateko portzentajea esleituz. Ekarpen hau egindako gastuaren arabera egingo da eta hobaria % 52 izango da gehienez. (IV. baremoa, b) apartatua).

b) «Kostuen justifikazioa» izeneko XI. eranskina; bertan, irakasle eta ez irakasleen guztizko kostua bereizita adieraziko da. (Aipatutako eranskinaren 1 eta 2 puntuak).

Ikastetxeko irakasle eta ez irakasleen gastuak justifikatzeko, adierazitako langileen kontratuen kopiak edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagiriak erantsiko dira; bestela, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatuko duten TC agiriak edo horren baliokideak erantsi beharko dira.

Jatorrizko fakturak eta gastuen egiaztagiriak, entitateak legeak jasotako epean jagongo ditu. Izan ere, aurrerago, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak eskatu ahalko ditu, era aleatorioan, (jasotako laguntzaren gutxienez % 25. justifikatu arte), aurreko lerrokadan aipatutako zerrendan jasotako fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga-balioa duten dokumentuak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak. Horiek zenbakituta egongo dira, XI. eranskinean, 3. puntuan agertzen den bezala, dagozkien jatorrizkoekin eta ordainketa bakoitzaren egiaztagiriarekin batera, ordainketa azken epea 2018ko irailaren 30a izanik.

Egiaztagiriak 2017-2018 ikasturtean egindako gastuenak izango dira, eta dagokien gobernu-organoek berretsita aurkeztu behar dira.

Fakturen emisioa jarduera epea bukatu eta aurrekoa izan beharko da (2018-08-31).

c) 2017-2018 ikasturterako finantzatutako jarduketa gauzatzearen eta diruz lagundutako gastuen eraginkortasunaren justifikazioa betetzen denaren jarduera memoria aurkeztuko dute, bertan finkatutako helburuetara heltzeko betetze mailaren balorazioa jasoko da.

4.– Beharrezko ziurtagiri horien ereduak hemen eskura daitezke: https: //www.euskadi.eus

5.– Eskaera egiten duen erakundearen legezko titularrak edo ordezkariak sinatuta eta data jarrita aurkeztu behar da eskabidea.

6.– Eskatzailearen nortasun telematikoa egiaztatzea:

a) Eskabidea erakunde eskatzailearen ziurtagiri bidez sinatu baldin bada, ez da beharrezkoa izango ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea.

b) Aitzitik, pertsona fisiko baten ziurtagiriaren bidez identifikatuz gero ordezkarien erregistro elektronikoan alta emanda egon gabe:

Erakundearen legezko ordezkaria izanez gero, legezko ordezkariak duen ordezkaritza ahalordea egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko du.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

8. artikulua.– Eskabidea eta dokumentazioa zuzentzea.

Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo aginduzko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean osatzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da. Kasu horretan, Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bitarteko elektronikoz egingo da. Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» apartatuan kontsultatu beharko da.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta hamar egun naturaleko epean interesduna ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela edukira sartzea.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

9. artikulua.– Laguntza kudeatzeko organoa.

Ikastetxe eta Plangintzaren Zuzendariak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako eginkizunak.

10. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

Laguntza-sail bakoitzerako:

1.– Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie diru-laguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

2.– Zentro bakoitzari zenbateko diru-laguntza dagokion kalkulatzeko, erabilgarri dagoen aurrekontu-partidaren arabera, kontuan hartuko da ordu finantzagarrien guztizko kopurua, eta, horretarako, agindu honetako Hezkuntza-programa Finantzagarriko baremoetan (17. artikuluan jasotakoetan) ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Diru-laguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatu egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.

3.– Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion diru-laguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu osoaren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu- gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

4.– Finantza daitezkeen orduak direla-eta ateratzen den diru-laguntzak muga hori gainditzen badu, soberakina gainerako eskolen diru-laguntzetara bideratuko da.

11. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazpen-modua eta publikotasun-prozedura.

1.– Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere lau hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita. Ebazpen horretan, eskatutako diru-laguntzak eman ala ez erabakiko da. Emandako diru-laguntzen kasuan, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, dagokion musika-ikastegia eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa. Laguntzak ukatzen badira, berriz, zergatia adierazi beharko da.

2.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da ebazpena (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu/), eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Ebazpen-epea igaro eta interesdunak horren berri jaso ez badu, eskabidea ezetsi zaiola ulertu ahalko da, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

3.– Aurrekoa hala izanik ere, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

4.– Agindu honen babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

5.– Ebazpenok ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan.

6.– Diru-laguntzak onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-prozesuan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

12. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Agindu honen arabera emandako diru-laguntzen ordainketa jarraian azaltzen den moduan egingo da:

Ikastegi guztietarako:

a) Lehen ordainketa, diru-laguntzaren % 10,25ekoa, behin 15. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako epea amaituta, baldin eta onuradunak espresuki diru-laguntzari uko egiten ez badio.

b) Bigarren ordainketa-agindu bat, justifikazioaren dokumentazioa oinarritzat hartuta egindako likidazioaren emaitzaren kopuruarena.

13. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluek jasotzen dituzten betebeharrez gainera, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea bost eguneko epean, behin ebazpena argitaratzen denean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu/). Horrela ez bada, entitate onuradunak diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

2.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

3.– Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, horretarako oinarritzat hartu dena, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

4.– Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa ematea.

5.– Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntzarik lortuz gero, diru-laguntza ematen duen Administrazioari jakinaraztea.

6.– Diru-laguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasita, zabaltzeko moduari dagokionez, logotipo ofizialen bidez edota bestelako moduan, Hezkuntza Saileko sostenguarekin diruz lagundutako jarduera aplikatzea bermatzen dela ohartaratzea, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz Planifikazio eta Zentroen Plangintza Zuzendaritzari diruz lagundutako jardueraren ekitaldi publikoetarako deia zabaltzea.

14 artikulua.– Betebeharrak ez betetzea eta itzultzeko prozedura.

1.– Erakunde onuradunak esleitutako eta jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango du, bai eta diru-laguntzetan aplikagarriak diren berandutze-interesak ere, baldin eta honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

a) Erakunde onuradunak diru-laguntza ez erabiltzea eskatu zen eta eman zen berariazko xederako.

b) Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea.

c) Interesatu zitzaizkion xede jakinetarako aplikatu izana ez justifikatzea.

d) Oro har, ez betetzea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamenduaren 91., 92. eta 93. artikuluetan, agindu honetan edo emate-ebazpenean ezarritako betebeharrak; kasu horietan, jasotako zenbatekoak osorik edo partez itzuli beharko dira, bai eta diru-laguntzetan aplikagarriak diren berandutze-interesak ere, eta, hala dagokionean, zehapenak ezarri ahal izango zaizkie.

2.– Dirua itzultzeko, egokiak izan daitezkeen bestelako ekintzen kalterik gabe, horretarako arau hauetan ezarritako prozedura jarraituko da: Diru-laguntzei buruzko Lege orokorra; 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen berme eta itzulketen araubide orokorra erregulatzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dituena. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

3.– Dirua itzultzeko prozedura hasi baino lehen, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duenak) 92.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde onuradunei errekerimendua egingo zaie, justifikazioak aurkez ditzaten.

4.– Itzultzeko prozedura dela-eta, honela jokatuko da:

a) Hezkuntzako sailburuordeak emango du prozedurari ekiteko ebazpena. Prozedura hasten denean, oraindik egin gabe egon litezkeen ordainketak eten egingo dira.

b) Goian aipatutako ebazpenak oinarri dituen arrazoiak azalduko ditu, eta 15 eguneko epea emango du egokitzat jotzen diren alegazioak egin daitezen.

c) Alegazioak jaso ondoren, edo epea alegaziorik egin gabe amaitu ondoren, prozedurari amaiera emango zaio, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hamabi hilabetekoa izango da.

Ez-betetzerik hautemanez gero, ebazpenean adieraziko da laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela, eta, kasua bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola bidezkoak diren diru kopuruak, gehi diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak, laguntza ordaindu zenetik sortutakoak, gehienez ere bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Epe hori borondatez ordaintzeko epetzat joko da.

d) Itzuli beharrekoa borondatez ordaintzeko epean itzultzen ez bada, horren jakitun jarriko da Ogasun eta Ekonomia Saileko arduraduna, legezko araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera joka dezan.

15. artikulua.– Diru laguntzen pilatzea eta limiteak.

Programa honetan jasotzen diren laguntzak bateragarriak izango dira xede bererako beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek ematen dituztenekin, baldin eta laguntza guztiek batera ez badute gainditzen Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 8. artikuluan ezarritako muga (2014ko ekainaren 26ko EBAO, 187. zk.). Laguntza horien berri eman beharko zaio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari.

Muga hori gaindituz gero, agindu honen babesean emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

16. artikulua.– Datu pertsonalak.

Honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra); 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, 2016/679 Erregelamendua Orokorra (EB) Datu Pertsonalak Babestekoa; 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa eta aplikatu beharreko gainerako araudia.

Deialdian parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, «Musika-ikastegietarako diru-laguntzak» izeneko fitxategian sartuko dira, deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein administrazio-espediente kudeatzeko. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren aurrean balia daitezke. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

17. artikulua.– Hezkuntza programa finantzagarria. Baremoak.

I. baremoa:

Arautu gabeko irakaskuntza:

A.– Maila eta atal hauetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, irakasdenbora hauek jasoko dute laguntza.

a) Finantza daitezkeen denborak:

1. maila, edo lehen harremana hasteko maila:

(Ikus .PDF)

2. maila:

Hastapen-kurtsoan, zuzenean sartu diren ikasleak baino ez dira aintzat hartuko, hau da, 1. maila egin ez dutenak.

(Ikus .PDF)

3. maila:

(Ikus .PDF)

4. maila:

(Ikus .PDF)

Beste ikasketa batzuk:

Hezkuntza laguntza jasotzeko premia espezifikoak dituzten eta aurreko mailetan sartuta ez dauden pertsonentzat bakarrik:

(Ikus .PDF)

Alderik badago maila hauetatik ateratako irakasdenbora finantzagarriaren eta III. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakasdenboraren artean, bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Horixe hartuko da denbora finantzagarritzat, eta honako bi hobari hauek gehituko zaizkio:

B.– Lehentasunezko interesa duten espezialitateei laguntza ematea.

Aratu gabeko irakaskuntzan musika-tresnak ikasten dituen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan, 30 minutuko hobaria emango da, eta, laguntza berezia jasotzen duen ikasle bakoitzeko, 2. eta 3. mailan, 60 minutukoa. Lehentasunezko interesa duten musika-tresnak hauek dira: biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba eta harpa.

C.– Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

2017-2018ko ikasturtean musika-irakaskuntza profesionaletan aritutako ikasle bakoitzeko: I. baremoko guztizko denborei 300 minutu gehituko zaizkie.

Aurreko ikasturtean 2. eta 3. mailan matrikula tuta zeuden eta laguntza berezia hartzen duten ikasleen kopuruaren % 50 finantzatu ahal izango da, gehienez ere.

D.– I. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, A, B eta C letretan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

II. baremoa:

Irakaskuntza arautua:

A.– Denbora hauei emango zaie laguntza, irakaskuntza mota honetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko:

a) Finantza daitezkeen denborak:

(Ikus .PDF)

Alderik badago maila hauetatik ateratako irakasdenbora finantzagarriaren eta VII. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakasdenboraren artean, bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Horixe hartuko da denbora finantzagarritzat, eta honako bi hobari hauek gehituko zaizkio:

B.– Laguntza emango zaie, era berean, I. baremoaren B letran jasotako lehentasunezko espezialitateei, eta 30 minutuko hobaria emango zaie oinarrizko irakaskuntzako ikasleei, eta 60 minutukoa, berriz, musika-tresna horiek ikasten dituzten eta irakaskuntza arautuko maila profesionalean ikasten dutenei.

C.– 400 minutu gehituko dira goi-mailako musika-eskola batean 2017-2018an matrikulatutako ikasle bakoitzeko.

D.– II. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, A, B eta C letretan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

III. baremoa:

Irakaskuntzako kostuak.

Orduko batez besteko kostua izango da ekitaldi ekonomikoaren guztizko kostua zati astean emandako eskola-orduen kopurua (zuzeneko iraskasdenbora). I. eta II. baremoetan finkatutako diruz lagundu daitekeen irakasdenborari hobari-ehuneko jakin bat aplikatuko zaio, kostuaren arabera, honako taula hau kontuan hartuta:

(Ikus .PDF)

Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

IV. baremoa:

Udal-finantzaketa.

Tokiko udalbatzak ikastegiaren gastu arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duen kasuetan, hobari hauek aplikatuko zaizkio I. eta II. baremoetan finantzagarritzat jotako denborari:

a) % 25eko finantzaketa izateagatik, orduen % 25.

b) % 25etik % 52ra arteko finantzaketa izateagatik, % 2 gehiago puntu edo frakzio bakoitzeko, ordu horien % 100eraino iritsi arte.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetako diru-laguntzak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren mende egongo dira.

Agindu hau administrazio publikoen diru-laguntzak arautzen dituzten printzipioei jarraikiz ebatziko da –publikotasunaren, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak–, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean ezarritako baldintzetan, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu baitzuen, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan zehaztutako oinarrizko araudiaren arabera, eta laguntzei eta diru-laguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenekin bat etorriz; horrez gain, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala