Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6110

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 237/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 237/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Raquel Prieto Mejias.

Abokatua: Alicia Reguero Soleto.

Prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.

Demandatua: Raul Gomez Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-20an. Hona hemen epaitza:

252/2018 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko azaroaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Raquel Prieto Mejias.

Abokatua: Alicia Reguero Soleto.

Prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.

Alderdi demandatua: Raul Gomez Fernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Marco Saenz de Ormijana prokuradoreak Raquel Prieto Mejiasen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Raúl Gómez Fernándezen aurkakoa. Hori dela-eta, demandatzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 18.653,41 euro, Kode Zibilaren 1108. artikuluari dagokionez 1101. artikuluan ezarritako interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak; eta ebazpen honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortzen direnei dagokienez, PZLaren 576. artikuluan zehazten diren interesak. Halaber, prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0072 0000 04 0237 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Raul Gomez Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala