Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6107

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 876/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, dibortzioari buruzko 876/2017-B prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan ebazpena eman baita. Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Idrissia El Miloudi demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen diot ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko azaroaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala