Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6102

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2018ko urriaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita zein itunpeko ikastetxek jarraituko duten Ulibarri programan, zeintzuk sartuko diren 2018-2019 ikasturtean, zein ordu-kopuru dagokien, eta zein itunpeko ikastetxek utzi duten programa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuordearen 2018ko urriaren 26ko Ebazpenean, zeinaren bidez jakinarazten baita zein itunpeko ikastetxek jarraituko duten Ulibarri programan, zeintzuk sartuko diren 2018-2019 ikasturtean, zein ordu-kopuru dagokien, eta zein itunpeko ikastetxek utzi duten programa (2018ko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 237. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Ebazpenaren I. eranskinean dagoen taulan, 2018/6052 (8/3) orrialdean, datu batzuk aipatu ez direnez, argitaratzen da berriro eranskin osoa.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala