Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2018ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6092

IRAGARKIA, Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzan (Kontabilitatea eta Diruzaintza) Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdiari buruzkoa.

Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerenteak deialdia egiten du Bilbao-Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzan (Kontabilitatea eta Diruzaintza) Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko urriaren 30a.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,
Eskuordetzaz, (ekainaren 20ko 1556/2017 ebazpena).

Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.


Azterketa dokumentala