Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
6085

IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko urriaren 5eko Ofizioa jakinarazteko dena. Ofizio horren bidez, entzunaldi-izapidea egiten da irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendakide bat zerrendatik kanporatu aurretik.

Aipatutako ofizioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatzen diren interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Aipatutako ofizioaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 08:00etatik 14:30era bitartean).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala