Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6079

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 22/2015 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta, Giuseppe Maio jaunaren aurka Ane Maite Manterola Telleria andreak hala eskaturik Azpeitiako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2. Epaitegian bideratutako 22/2015 zenbakiko prozeduran epaia eman da. Haren idazpurua eta epaitza honako hauek dira:

81/2016 EPAIA

Epailea: Arantzazu Brizuela San Emeterio and.

Tokia: Azpeitia (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamaseiko uztailaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Ane Maite Manterola Telleria.

Abokatua: Maria Dolores Pascual Palomares.

Prokuradorea: Ana Maria Iruretagoyena Zumeta.

Alderdi demandatua: Giuseppe Maio.

Abokatua.

Prokuradorea.

Epaiketaren xedea: Ane Maite Manterola Telleria andreak eta Giuseppe Maio jaunak osatzen duten ezkontzaren dibortzioa adieraztea.

EPAITZA

Ane Maite Manterola Telleria andreak Giuseppe Maio jaunaren aurka aurkeztu duen dibortzio-demanda baietsi da. Beraz, Ane Maite Manterola Telleria andrearen eta Giuseppe Maio jaunaren arteko ezkontza desegintzat ematen dut, dibortzioa dela bide. Ezkontza-lotura desegitean datozen ondorioak «ipso iure» ezartzen dira, baita erabaki horren ondoriozko gainerako lege-ondorioak ere. Honako neurri hauek ezartzen dira:

1.– XXXXX eta ZZZZZ adingabeen zaintza eta jagoletza amak izango du, Ane Maite Manterola Tellería andreak, baina guraso-ahala guraso biek izango dute. Adingabeen bizilekua amarena izango da, haren zaintzan baitaude; amak, bestalde, adingabeak bere zaintzapean dituen bitartean hartu behar diren erabaki guztietan baimena eman beharko du.

2.– Aitaren, Giuseppe Maio jaunaren, eskubide-betebeharra da bisita-araubide jakin bat betetzea:

a) Aitaren bizilekua Italian egongo balitz, orain arte bezala, seme-alabak bisitatu ahal izango ditu eta haiekin behar beste denbora igaro ahal izango du baldin eta adingabeak bizi diren tokira badoa, haien eskola-ordutegia eta eskola-jardueren ordutegia aldatzen ez badu eta aldez aurretik etorriko dela jakinarazten badu.

b) Urteko oporretan seme-alabekin egon ahal izango da, Gabonetan, Aste Santuan eta udan.

1) Gabonetako opor-egunak guraso biek hartuko dituzte adingabeekin egoteko. Lehenengo aldia abenduaren 30eko 10:00etan hasiko da. Eta bigarren aldia egun eta ordu horretan hasi eta eskolarik gabeko azken eguneko 10:00etan amaituko da.

2) Aste Santuan, adingabeek aste biko oporrak izanez gero, lehenengo astea guraso batekin igaroko dute eta bigarren astea beste gurasoarekin.

3) Udako oporrak bi alditan banatuko dira: lehenengo aldia eskolarik gabeko lehenengo eguneko 10:00etatik uztailaren 30eko 10:00ak arte, eta bigarren aldia aurreko egun eta ordutik eskolarik gabeko azken eguneko 10:00ak arte.

3.– Adingabeentzako mantenu-pentsio gisa, Giuseppe Maio jaunak 200 euro ordainduko ditu hilean adingabe bakoitzeko. Zenbateko hori urtero eguneratu ahal izango da, urtarrilaren 1ean, KPIak dituen aldaketak kontuan hartuta. Hileko aurreratuetan ordaindu beharko da, hilabete bakoitzeko lehen egunetik bosgarrenera bitartean, amak berariaz adierazten dion kontu-zenbakian.

Adingabeak hezteko eta hazteko behar diren aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Aparteko gastuak izango dira ordura arte aurreikusi ez direnak: ortodontziak, oftalmologiari lotutakoak, Gizarte Segurantzak nahiz adingabeen mutualitate mediko pribatuak estaltzen ez dituen botikak edo mediku-probak. Hezkuntzari lotutako aparteko gastutzat hartuko dira adingabeen prestakuntza akademikoan zehar sortzen doazenak; adibidez: unibertsitateko matrikulak, edo prestakuntza osatzeko beste hiri batzuetan egin behar diren egonaldiak.

Adingabeak aitaren bizilekura (Italia) joateko txartelak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana; bestela, guraso batek joaneko txartela eros dezake eta besteak itzultzeko txartela.

Hala ere, kostuen gainean ez da kondenarik ezartzen.

Epai hau irmoa denean, ezkontzaren ondasun-eraentza desegingo da.

Erregistro zibilei ebazpen honen berri emango zaie, egoki diren erregistro-lanak egin ditzaten.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1832 0000 33 0022 15) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Giuseppe Maio demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut honako hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko apirilaren hogeita laua.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala