Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2018ko abenduaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
6078

IRAGARKIA, 943/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapidetzea onartu dela argitara emateko dena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela eta izapidetzea onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 943/2018.

Sekzioa: 2. sekzioa.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2018-11-19.

Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduna: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-05-15eko 72/2018 Dekretua (2018-05-23ko EHAA), zeinaren bidez onartzen baita Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana eta agintzen baita osorik argitara daitezela Natura 2000 sareko Valderejo-Sobrón-Árcena Mendilerroa (ES2110024) KEBA/HBBE naturagunearen kudeaketa-gidalerro eta -neurrien agiria eta Valderejoko Natura Parkearen Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko III. plana.

Bilbao, 2018ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala