Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2018ko abenduaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
6041

IRAGARKIA, zeinaren bidez deia egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako lehenengo atalean bideratutako 297/2018 prozedura arrunteko hirugarren interesdunei.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren lehenengo atalak agertzeko eskatu die 297/2018 prozedura arrunteko hirugarren interesdunei. Durangoko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak 2018-02-07an sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren aurka jarri zen prozedura arrunt hori, eta lankidetza-hitzarmenaren xedeak honako hauek ziren: batetik, Durangoko Uribarri kaleko 23. zenbakian zegoen etxebizitzen eta merkataritzako lokalen eraikina eraistea eta hori finantzatzea, eta, bestetik, Mañaria ibaiaren gainetik igarotzen den Montevideo etorbideko zubia eraistea eta berria egitea.

Administrazio-espedientea bidali da. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, prozeduran interesa dutenei dei egiten zaie, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako bederatzi egunetan ager daitezen, prozedurako demandatu gisa, beren interesak defendatzeko egokitzat jotzen badute behintzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala