Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6007

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da «CPES IKASAUTO BHIP» erakundeari emandako baimena, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa.

Esp. zk./ EXD-2018-2.

AURREKARIAK

Bat.– Industriaren eta Energiaren sailburuordearen 2013ko otsailaren 5eko Ebazpenaren bidez, honako espezialitate honetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortu zen «CPES IKASAUTO BHIP», Arabako Lurralde Historikoan:

– Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulatzailea, hauek fluordun hozgarria erabiltzen dutenean: GF3.

Bi.– 2018ko uztailaren 3an, «CPES IKASAUTO BHIP» erakundearen ordezkariak Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Arabako Lurralde Ordezkaritzan.

Hiru.– Eskaera horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen dutela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden erakundeek beren baimena berritu beharko dute bost urterik behin, dekretu horretako 25. artikuluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren arabera, egiaztatu egin da dekretu horren 22. artikuluan erakunde aitortu izateko eskatzen diren instalazioak dituela eta Arabako Lurralde Historikoan daudela horiek.

Lau.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, dekretu horren 25. artikuluan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «CPES IKASAUTO BHIP» erakundearen baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa, espezialitate honetan, Arabako Lurralde Historikoan:

– Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulatzailea, hauek fluordun hozgarria erabiltzen dutenean: GF3.

Baimendutako instalazioak honako hauek dira:

Mariano San Miguel Musikariaren kalea, 1. Vitoria-Gasteiz.

2.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzu zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala