Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2018ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMASKO UDALA
6003

IRAGARKIA, Soraluze-Placencia de las Armasko Udalaren 2018rako lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

2018ko urriaren 17an Osoko Bilkurak udal-lanpostuen zerrendaren aldaketa puntuala onartu eta jendaurrean jarri ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, 2018ko azaroaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak honako hau erabaki zuen:

Lehenengoa.– Soraluze-Placencia de las Armasko Udalaren 2018rako lan-eskaintza publikoa onartzea.

Bigarrena.– Aipatutako lan-eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin betetzeko xedez.

2018rako lan-eskaintza publikoa: karrerako funtzionarioa

– Izena: Kudeaketako erdi-mailako teknikaria.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: A1-A2.

– Eskala: Administrazio Orokorra.

– Azpieskala: Teknikoa.

– Titulazioa: diplomaduna edo graduduna.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.a, 2018-10-17ko derrigortasun-data.

– Maila: DO 23.

– Dedikazioa: osoa.

Erabaki hau behin betikoa da; beraz, administrazio-bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hileko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke erabakia hartu duen organoari, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Soraluze-Placencia de las Armas, 2018ko azaroaren 26a.

Idazkari eta kontu-hartzailea,

DANIEL SALAZAR IRUSTA.


Azterketa dokumentala