Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5976

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen 2018ko irailaren 10eko Ebazpena, 18.0115.01.01.01.03 (01/2018/85) espedienteari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori Dos Santos, Vitorino enpresari zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpenaren bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I12018000010350 arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, Dos Santos, Vitorino enpresari 187.515 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluaren aurkako arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Dos Santos, Vitorino enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuari, nork bere lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Halaber, jakinarazten zaio ezen, enpresak ez badu erabiltzen gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2018-11-10a da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 0118008500123.

– Identifikazioa: 101118.

– Zenbatekoa: 187.515,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.

El Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social,

JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala