Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5971

IRAGARKIA, «Asua ibaia Industrias Albaren eta Sangroizko zubiaren artean, Sondikako udal-mugartean, bideratzeko proiektua» helburu duen lanen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/004/2017).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/004/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: Asua ibaia Industrias Albaren eta Sangroizko zubiaren artean, Sondikako udal-mugartean, bideratzeko proiektua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2017ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2017/5845. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bi milioi, bederatziehun eta hogeita bi mila, zortziehun eta laurogeita lau euro eta hirurogeita hamasei zentimo (2.922.884,76), BEZa barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Esleipenaren data: 2018ko maiatzaren 22a.

b) Formalizazioaren data: 2018ko uztailaren 11.

c) Kontratista: UTE Encauzamiento río Asua (Altuna y Uría SA, Hermanos Elortegui SA eta Miramar Gunitados SA).

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi, berrehun eta hirurogeita bost mila, bederatziehun eta laurogeita bost euro eta berrogeita hamalau zentimo (2.265.985,54), BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a.

Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala