Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5970

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 668/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta bideratutako 668/2017-D prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Marina Arenaza Herrerasek eskatuta hasi da, Angel Rodriguez Suarezen aurka, dibortzioari buruz. Epai horren kopia bulego judizial honetan dauka interesdunak eskuragarri.

Angel Rodriguez Suarez demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean; Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko azaroaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala