Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5967

EDIKTUA, jabetza horizontalari buruzko 140/2018 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Jabetza horizontala, 140/2018 ohartarazpena.

Demandatzailea: Balmasedako Santo Domingo kaleko 30eko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Ana Pilar Perez Ortiz de Zarate.

Prokuradorea: Esther Larrea Esnal.

Demandatua: Jesus Gallarreta Mata, Maria Mercedes Garcia Lopez eta Jesus Gallareta Mataren jaraunspen jasogabea.

Gaia: judizio monitorioa.

Aipatutako judizioan, dekretua eman zen 2018-09-21ean, non xedapen-zatia honako hau baita:

XEDAPENAK

1.– Balmasedako Santo Domingo kaleko 30eko jabekide-erkidegoak Jesus Gallareta Mataren jaraunspen jasogabearen aurka sustatutako prozedura monitorio hau amaitutzat deklaratzen da. Kuotengatik erkidegoari zor dion 6.668,29 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzen zaio demandatuari.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ren 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.- Balmasedako Santo Domingo kaleko 30eko jabekide-erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan aurkeztutako berrikusteko errekurtsoa. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4780 0000 08 0140 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut.

Demandatuaren (Jesus Gallareta Mataren jaraunspen jasogabea) egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Balmaseda (Bizkaia), 2018ko azaroaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala