Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5966

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita ACUME (Asociación de Comercios Unidos del Mueble) elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako ZuzendaritzaN hasitako espedientea,ACUME (Asociación de Comercios Unidos del Mueble) elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarritzat hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko apirilaren 18an, ACUME (Asociación de Comercios Unidos del Mueble) elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakiaren ziurtagiria gordailutzeko dokumentazioa aurkeztu zen.

Bigarrena.– Gordailutzera ekarritako dokumentazioan, aparteko batzar orokorraren aktaz gain, 2018ko martxoaren 5eko aparteko batzar orokorrak elkartea desegin eta likidatzeko erabakiaren ziurtagiria dago; sinatzaileen nortasuna eta ordezkaritzarekin batera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1 m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea ACUME (Asociación de Comercios Unidos del Mueble) elkartea desegin eta likidatzeko erabakia, bai eta horren berri ematea ere.

Aipatutako oinarriak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea ACUME (Asociación de Comercios Unidos del Mueble) elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpen hori aurkaratzeko aukera badagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala