Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5964

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko azaroaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2018ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko azaroaren 13ko Aginduan, zeinaren bidez ebazten baitira 2018ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak (2018ko azaroaren 22ko EHAA, 225. zk.). Beraz, zuzendu egiten da:

Euskaraz, artikulu bakarreko 3. puntuak honako hau dio:

«2018ko abuztuaren 18ko».

Baina hau esan behar du:

«2018ko abuztuaren 7ko».


Azterketa dokumentala