Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5962

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Red Eléctrica de España S.A.U. enpresari emandako baimena baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

Esp. zk./ EXD-2018-4.

AURREKARIAK

Bat.– Industriaren eta Energiaren sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, honako espezialitate honetan baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aitortu zen Red Eléctrica de España S.A.U.:

– Sufre hexafluoruroko (SF6) berreskuratzailea goi-tentsioko kommutazio-ekipoetan.

Bi.– 2018ko irailaren 5ean, Red Eléctrica de España S.A.U. enpresaren ordezkariak baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Arabako Lurralde Ordezkaritzan.

Hiru.– Eskaera horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen dutela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden erakundeek beren baimena berritu beharko dute bost urterik behin, dekretu horretako 25. artikuluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren arabera, egiaztatu egin da dekretu horren 22. artikuluan erakunde aitortu izateko eskatzen diren instalazioak dituela eta Arabako Lurralde Historikoan kokatuta daudela horiek.

Lau.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, dekretu horren 25. artikuluan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik,

EBAZTEN DUT:

1.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «Red Eléctrica de España S.A.U.» enpresaren baimena berritzea, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa, Arabako Lurralde Historikoan, espezialitate honetan:

– Sufre hexafluoruroko (SF6) berreskuratzailea goi-tentsioko kommutazio-ekipoetan.

Baimendutako instalazioak honako hauek dira:

Vitoria-Gasteizko Elektrizitate Azpiestazioa, Arzubiagatik Ullibarri-Arrazuarako errepidea z/g, Ullibarri-Arrazua. Araba.

2.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzu zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala