Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5960

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko azaroaren 7koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitzaizkie martxoaren 28ko JUS/350/2017 Aginduaren bidez iragarritako hautaprobak gainditu dituzten Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioei.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsa atzeman da agindu honen I. eranskinean: Agindua, 2018ko azaroaren 7koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitzaizkie martxoaren 28ko JUS/350/2017 Aginduaren bidez iragarritako hautaprobak gainditu dituzten Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioei. Eranskin hori 2018ko azaroaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (222. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/5662 (2/2) orrialdean:

Honela dio: «24000 lanpostua. 4 dotazioa».

Baina honela esan behar du: «240001 lanpostua. 4 dotazioa».


Azterketa dokumentala